Bost taldek eman dute izena zapatuan abiaraziko den herri mailako areto futbol txapelketan

Larraitz Zeberio Lekuona 2016ko urt. 28a, 13:13
Iazko txapelketako partida bat.

Taldeek adostu dute zapatu arratsaldez jokatuko dituztela partidak. Zapatuan, hilak 30, 17:00etan eta 19:00etan jokatuko dituzte lehenengo bi norgehiagokak.

Asteburu honetan abiaraziko dute herri mailako areto futbol txapelketa. Izena eman duten bost taldeak dira: Jaitxo, Astuan Villa, Kokotxa, Nahaste Borraste eta Tzibaz United.

Azken orduko aldaketarik ezean zapatuan, urtarrilak 30, jokatuko dute lehenengo jardunaldia. Bi partidu izango dira. Aurrez aurre izango dira, 17:00etan, Kokotxa eta Nahaste Borraste taldeak. Bigarren norgehiagoka 19:00etan izango da eta jokatuko dute Jaitxo eta Tzibaz United taldeek. Astuan Villa taldeak epaile lanak egingo ditu.

Egutegia eginda

Txapelketako norgehiagokak zapatu arratsaldez jokatuko dituzte. Izango dira bi partida zapatuko eta egutegia eginda dago. Partidak izango dira, printzipioz, 16:00etan eta 17:00etan. Taldeek adostu dute aldaketa beharra izanez gero tokatzen den asteburuaren barruan jokatuko beharko dutela aldatu nahi duten partida hori.

Norgehiagoka guztiak udal pilotalekuan jokatuko dituzte.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak