Herrixa Dantzan ekimenaren dantzaldi irekia, domekan, Espaloia kafe antzokian

Larraitz Zeberio Lekuona 2016ko urtarrilaren 29a

Herrixa Dantzan, Elgetan.

Herrixa Dantzan ekimenaren barruan hileroko dantzaldi irekia egingo dute Elgetan domekan, hilak 31. Espaloia kafe antzokian elkartuko dira, 19:00etik 20:30era. Parte hartzea libre izango da eta ez da ordaindu beharko. Ohikoa denez, gidari lanetan arituko da Patxi Montero. Gidatutako dantzaldia da Herrixa Dantzan, musika eta dantza tradizional ludikoekin osatutakoa: sokan, bikoteka, soltean, korruan, taldeka... denetarik. Helburua da animatzen diren herritarrek dantzan elkarrekin ondo pasatzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak