Debagoieneko mila gaztetxok hartu dute parte, aurten, Kantari ikuskizunean, tartean Elgetako hamar neska-mutikok. Bosna laguneko bi taldek eman dute izena Elgetatik.
Tximeletak izeneko taldean ariko dira Alazne Lozano, Ehari Barquero, Janire Lopez, Maia Erostarbe eta Uxue Martin. Pirritx eta Porrotx pailazoen Iritsi da eguna abestuko dute.
Bigarren taldea osatzen dute Xabi Delgadok, Jon Irizarrek, Eider Ramosek, Nerea Canelok eta Olatz Irazabalek. Gatibu taldearen Euritan dantzan prestatuko dute.
Taldeek otsailaren 20an, egingo dute entsegua eta otsailaren 27an grabatuko dute ikuskizuna Bergarako Zabalotegin.