Zerbitzua bost egun solteetan erabiltzeko aukera emango duten bonuak atera ditu Udalak. Helburua da familiei malgutasun handiagoa ematea, eta ahal den neurrian erabiltzaile kopurua handitzea.
Interesatuek ordainketa egin eta udaletxean jasoko duten eskaera orria bete behar dute. Nahikoa da zerbitzua zein egunetan erabiliko den 24 orduko tartearekin jakinaraztea.