Aurten ere bat egin dute San Sebastian kofradiako Nobleek eta Herri Eskolako neska-mutikoek

Larraitz Zeberio Lekuona 2016ko urt. 20a, 13:07

Eskolako neska-mutikoen danborrada, eguerdian, Elgetan.

Gogoz jo dute danborra txikiek eta gustura entzun dute nagusiek. Protagonistekin batera, hamaika guraso eta ikusle elkartu ditu danborradak.

Badira urte batzuk Herri Eskolako danborradak San Sebastian Eguneko piezak eskaintzen dizkiela Elgetako eta Uberako San Sebastian kofradiako Nobleei. Aurten ere eguerdian egin dute hitzordua elizpean, eta guraso eta ikusle askoren aurrean hiru pieza jo dituzte gazteek Julen Garmendia danbor nagusiaren gidaritzapean.

24 Noble aurten

Urtean behin, San Sebastian Egunarekin, egiten dute ekitaldia San Sebastian kofradiako Elgetako eta Uberako Nobleek. Parrokian meza entzun, sakristian urteroko ekitaldia egiten eta bazkaria egiten dituzte. Errege Katolikoen garaitik datorren instituzioa da Nobleen Kofradia. Aurten, 24 Noble elkartu dira.

Eskolako danborrada

Eskolako danborradari dagokionean Haur Hezkuntzako neska-mutikoek osatzen dute seigarren mailako ikasleen laguntzarekin. Entsegu ugari egin dituzte aurreko asteotan, eta hiru pieza eskaini dituzte elizpean.

Danbor nagusia, aurten, Julen Garmendia izan da.

Arratsaldean, 15:30ean, egingo du bigarren eta azken emanaldia eskolako danborradak frontoi zaharrean.

Erlazionatuak

San Sebastian Eguneko danborrada, Elgetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2016 urt 20 Elgeta

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak