Goyo magoaren trikimailuak, zapatuan, Espaloia kafe antzokian

Larraitz Zeberio Lekuona 2016ko urtarrilaren 13a

Goyo magoa trikimailua egiten.

Txirriski Mirriski magia ikuskizuna egingo du klown magoak Elgetan. Saioa familia osoarendako da, baina bereziki gomendatuta dago 3 eta 10 urte bitarteko umeendako. Sarrera da lau euro, aurrez erosita hiru euro.

 

 

 

Magia trikimailu sinestezinak egingo ditu magoa eta mimoa den Goyok ikusleen aurrean. Jokoak, txantxak eta dibertsioa izango dira nagusi saioan, baina batez ere magia. Sokekin, puxikekin, zapiekin… egiten du magia Goyok. "Saioa oso dibertigarria da, handiendako zein txikiendako. Eta laguntzaileak beharko ditut, batez ere umeen laguntza beharko du horiek laguntzen didate-eta ondoen. Euren eskuekin egingo dute magia!", esan du Goyok.

Ikuskizuna 17:00etan da, eta 45 bat minutuko iraupena du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak