Adinaren arabera antolatuta sei kategoria izan ditu aurten txapelketak, horietatik bi palako modalitatean eta lau eskuz.
Errege Eguneko finalen jardunaldiak ikusle kopuru polita elkartu zuen. Antolatzaileek Mikel Urrutikoetxea eta Aitor Mendizabal pilotarien parte hartzea iragarria zuten, baina arrazoi ezberdinengatik ezinezkoa izan zen, azkenean.
Herriko pilotari gazteen festa izan zen atzokoa. Hamabi neska-mutiko irten ziren kantxara nork bere finala jokatzera eta norgehiagoka politak ikusteko aukera izan zen. Amaieran sari banaketa ekitaldia izan zuten gaztetxoek. Denek jaso zuten opari bana. Txapeldunek, gainera, domina bana.