Nagusien pilota txapeldunak erabakita, umeen finalak daude iragarrita Errege egunerako

Larraitz Zeberio Lekuona 2016ko urt. 4a, 09:42
Pilota txapelketako sari banaketa, Elgetako frontoian.

Mikel Urrutikoetxea eta Aitor Mendizabal pilotariek egingo dute umeen txapelketako sari banaketa hilaren 6an.

Elgetako pilota txapelketak baditu irabazleak. Urtero moduan Urtezahar egunean jokatu ziren helduen txapelketetako finalak. 40 urtetik azpikoetan Ibon Unzetabarrenetxeak eta Mikel Beretxinagak osatutako bikoteak 22-15 irabazi zion Oskar Sarasua eta Andoni Elorza bikoteari. 40 urtetik gorakoetan txapela Ibon Retolazarendako eta Enrike Elkororendako izan da. Bikote horrek 22-10 irabazi zion Mikel Elkoro eta Jose Mari Zubiaurre bikoteari. (beheko argazkian txapeldunak)

Errege egunean, umeak

Elgetako neska-mutikoek ere badute pilota txapelketa eta atzo, domeka, jokatu zuten ligaxkako azken jardunaldia. Errege egunean, hilak 6, jokatuko dituzte finalak, 11:30ean hasita. Amaitutakoan egingo dute sari banaketa eta umeek lehen mailako bi pilotariren eskutik jasoko dituzte sariak. Aitor Mendizabal pilotaria eta 2015eko buruz buruko txapeldun Mikel Urrutikoetxea izango dira sari banaketan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak