Herri Eskolatik abiatu dira 11:00etan eta hainbat lekutan egin dute kantuan: Domingo Iturben, San Roke kalean, Lasao kalean, Salbador kalean, Torrealdean, herriko plazan... Olentzero, Hator Hator, Din Dan Don, Kas Kas Atean, Bizar Zuri... kantatu dituzte.
Amaitutakoan salda, txorizoa eta okela egosia banatu ditu Maala Guraso Elkarteak plazan.