"Zer moduz joan da urtea?", galdetu die umeek eta berehala hasi da patxoak ematen. Trikitilariek eta herriko umeek lagunduta egin du ikazkinak Salbador kaleko jaitsiera eta herriko plazara iritsitakoan eseri eta gutunak jasotzen hasi da.
Gustura egon da Olentzero, umoretsu eta maitekor. Gutun guztiak jaso dituenean astoa hartu eta Intxortarako bidea hartu du.