1.623.000 euroko aurrekontua onartu du Elgetako Udalak 2016rako

Mirari Altube Arrese 2015ko abe. 23a, 14:45

Elgetako Udalak 1.623.871 euroko aurrekontua onartu du 2016rako. Atzo, martitzena, egindako osoko bilkuran aurkeztu zuen Iraitz Lazkano alkateak eta EH Bilduko lau botoekin onartu; Gu Geu Elgetako bi zinegotziak, ostera, abstenitu egin ziren.

Iazkoarekin alderatuta 100.000 euro inguru egin du behera.

Hona partidarik garrantzitsuenak:

  • Pertsonal gastua: 575.526 euro
  • Gastu korrontea: 466.185 euro
  • Transferentzia korronteak: 311.794 euro
  • Finantza amortizazioak: 115.286 euro
  • Kapital transferentziak: 17.800
  • Finantza-interesak: 8.243
  • Inbertsioak: 129.035 euro

Eta inbertsioei dagokienez, hona garrantzitsuenak:

  • Kantxa eta adinekoen parkea: 35.000 euro
  • Baserritarren batzordea: 25.000 euro
  • Eskola: 12.000 euro
  • Udal artxiboa: 12.000 euro
  • Turismoa eta ibilbide tematikoa: 10.000 euro

Gu Geu Elgetako zinegotzi Mikel Larreak hain zuzen eskatu zuen "beste formularen" bat topatzeko aparejadorearen auziak hainbeste ez dezan "baldintzatu" aurrekontua. Alkateak, ostera, erantzun zion "formula magikorik" ez dagoela.

Gu Geu Elgeta plataformako kideak abstenitu egin ziren, elkarlanean landutako aurrekontua ez delako izan eta forma kontuekin ez zirelako bat etorri.

Alkatea poztu egin zen erabaki horrekin eta azalpenekin, "sakoneko desadostasunik ez" zutelako azaldu.

Udal lanpostuen zerrenda

Udal lanpostuen zerrendari dagokionez hamaika lanpostu daude egun udaletxean, horietatik lau funtzionarioek betetakoak. Pertsonal laboraletan administrari lanpostu bat gehitzea erabaki dute, horren beharra ikusita.

Gu Geu Elgetako kideak ez ziren guztiz bat etorri aurkeztutakoarekin, eta abstenitu egin ziren. Alkateak, ostera, jakinarazi zuen "lanpostuak egonkortzearen alde" egingo dutela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak