Behar sozio-sanitarioei modu koordinatuan erantzuteko hitzarmena sinatu dute Elgetako Udalak eta Osakidetzak

Sinatze ekitaldia, gaur, Elgetako udaletxean.

Hutsune asistentzialak saihesteko eta pertsonen beharrei modu integralean eta koordinatuan erantzuteko Debagoieneko Koordinazio Sozio-sanitarioko Protokoloa sinatu dute.

 

 

Bailarako beste hainbat herritan egin duten moduan Debagoieneko Koordinazio Sozio-sanitarioko Protokoloa sinatu dute Elgetako Udaleko eta Debagoieneko Ospitaleko ordezkariek. Elgetako udaletxean egin dute sinatze ekitaldia Elgetako alkate Iraitz Lazkanok eta Debagoieneko Ospitaleko zuzendari Andoni Alzelaik.

Helburua da hitzarmen horren bidez osasun eta gizarteko beharrizanei osotasunean erantzuteko koordinaziorako eremu bat garatzea. Bestela esanda hutsune asistentzialak saihestea eta pertsonen beharrei modu integralean eta koordinatuan erantzutea.

Hitzarmenak hiru helburu ditu:

  • Debagoieneko eskualdean dauden behar sozio-sanitarioak dituzten pertsonen arreta ziurtatzea zeharkakotasunez, lehen mailako arreta taldeen, arreta espezializatuen, osasun mentaleko sarearen eta gizarte zerbitzuen esku-hartzearekin.
  • Erkidegoan koordinaziorako beharrezkoak diren egiturak garatzea.
  • Koordinazio sozio-sanitarioa oinarritzat hartuta eta kudeaketarako metodologia baten bidez, arreta sustatzea.

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.