Gaur egun lau elgetar bizi dira Mizpirualde egoitzan, bi gizon eta bi emakume. Urteroko ohiturari jarraituz Elgetako boluntario talde bat San Tomas egunarekin Mizpirualden egiten duten festan izan dira. Iraitz Lazkano alkatea buru dela arratsalde pasa egin dute egoitzan.
