Jakoba Errekondok bete egin zuen, atzo, kultura etxeko hitzaldi gela

Larraitz Zeberio Lekuona 2015ko abe. 16a, 13:37
Jakoba Errekondo kultura etxean hitzaldia egiten.

Elgetako baserritarren kooperatibak gonbidatuta Bizi Baratzea garaian garaikoa eta garaiz liburua aurkeztu zuen, atzo, Jakoba Errekondok Elgetan.

Usurbildarra Argia astekariko Iraitz Agirrek lagunduta etorri zen Elgetara, eta entzuleen artean Ilargiaren egutegia eta Argia astekariaren azken zenbakia banatu zituzten.

Interesa piztu zuen usurbildarraren hitzaldiak izan ere 30 bat herritar elkartu ziren bertan. Txiki gelditu zen kultura etxeko bigarren solairuko hitzaldien gela.

Agronomo ezagunak azken liburua aurkeztu zuen eta hainbat lagunen kontsultak ere erantzun zituen. Ohikoa duenez baratze zaintza ekologikoaren alde egin zuen usurbildarrak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak