Dantza eta musika tradizionalekin osatutako emanaldia iragarri dute Herrixa Dantzan ekimenetik: "Entzuteko goxoa, baina batez ere elkarrekin dantzan gozatzeko", adierazi dute.
Txertubi taldearen zuzeneko musikarekin dantzan egiteko aukera izango da Gabonetako dantzaldian. Hala, Arkaitz Miner (arrabita, perkusioa, ahotsa), Txus Aranburu (soinua, perkusioa, ahotsa) eta Amaiur Cajaraville (kontrabajua, ahotsa) Elgetako Espaloia kafe antzokian izango dira.
Dantza gidaria Patxi Montero izango da.
Sarrera irekia eta parte hartze librea izango du Gabonetako dantzaldiak, Elgetako Udalaren babesarekin.