Talde kereila horren partaide dira Arrasateko eta Elgetako biktimen senideak ere eta, hain zuzen, Julia Mongek plataformako kide gisa hartu zuen parte ekitaldian eta Iñigo Urkullu lehendakariaren eskutik jaso oroigarria. "Egiaren eta justiziaren bilaketan" egiten duten lan indibidual eta kolektiboa saritu gura izan du aurtengo aldian Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusiak.
Gaur egun frankismoaren krimenak ikertzeko dagoen auzibide bakarra 2010ean Argentinan Maria Servini epaileak irekitakoa da eta saria jaso dute kereilako euskal taldea osatzen duten kideek. Auzibideak aurrera egin dezan, aitortza bezala hartu dute kereila-jartzaileek eta Julia Mongek berak instituzioei laguntza eskatu zien atzoko ekitaldian.