Hemeretzi neska-mutikok jokatuko dute aurten Gabonetako pilota txapelketa hilaren 20an hasita

Larraitz Zeberio Lekuona 2015ko abe. 14a, 08:53
Ozkarbi elkartearen urteurreneko neska-mutikoen pilota partidak, Elgetako frontoian.

Eguenean, hilak 17, prestaketa saioa egingo dute pilotalekuan 18:30ean. Lehenengo norgehiagokak domekarako iragarri dituzte.

Hamalau umek eman dute izena eskuz aritzeko, eta bostek palaz aritzeko. Gurasoen parte hartzearekin antolatuko du txapelketa Udalak, eta hilaren 17rako, eguena, pilota entrenamendu saioa iragarri dute. Saio hori 18:30ean hasiko da, eta ordubeteko iraupena izango du.

Txapelketako partidak

Txapelketako partidak hiru domekatan jokatuko dituzte umeek: abenduaren 20an eta 27an, eta urtarrilaren 3an, guztiak 11:30ean. Finalak urtarrilaren 6rako iragarri dituzte, 11:30ean hasita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak