Pintxo-pote berezia izan zen atzokoa, besteak beste, negozio berri batek zabaldu dituelako ateak herriko plazan. Iñaki taberna zegoen lekuan El Rincón de Lola dago orain, eta atzo egin zuten irekiera ekitaldia.
Egindako aldaketak ikusteko gogoz herritar ugari gerturatu zen tabernara. Ikusi zuten mantendu egiten dela lokalaren distribuzioa baina margoketa lanak egin dituztela, eta kolore zurian oinarritutako dekorazioa ipini dutela.