Hamalau bikotek hasi zuten Elgetako pilota txapelketa. Hiru taldetan banatuta nork bere lehia egin du, eta sailkapena zertan gelditu den ikusteko garaia da orain.
Gazteetan talde bakoitzeko bi bikote onenak sailkatu dira finalerdietarako. Talde bateko lehenengoak beste taldeko bigarrenaren aurka jokatuko du finalerdia. Hala, finalerdiak dira:
- Ibon Unzetabarrenetxea-Mikel Beretxinaga / Haritz Gallastegi-Oskar Askasibar
- Oskar Sarasua-Andoni Elorza / Mikel Ormaetxea-Koldo Erostarbe
Beteranoetan lau bikotek dihardute, baina ez dira zuzenean finalera sailkatuko. Antolatzaileek jakinarazi dute finalerdiak jokatu beharko dituztela.