Zerbitzua ezagutzera ematea eta ahal dela erabiltzaile kopurua handitzea nahi dute udal ludotekatik. Hala, ate irekiak antolatu dituzte abenduko hiru barikutan eta aurreko astean egindako lehenengo saioan 37 neska-mutiko elkartu ziren. Elkarrekine egin zuten arratsalde pasa eta gustura ibili ziren ludotekako jostailuekin zein hezitzaileak proposatutako ekintzekin.
Bariku honetan berriz zabalduko ditu ateak ludotekak, baina haur kopurua neurtzeko bi txanda antolatu dituzte. Lehenengo, 17:00etatik 18:00etara Hiru urtetik bigarren mailara arteko umeendako saioa izango da. Eta, 18:00etatik 19:00etara, hirugarren mailatik seigarren mailara arteko umeendako saioa.