Danon artian, danon herrixa parte hartze prozesutik ateratako ondorio nagusien berri emango du Udalak bihar, eguena. Udal arduradunek herritarrek egindako proposamenak laburbilduko dituzte, eta Udaletik zein erantzun eman daitekeen azalduko dute.
Batzar berean Udalaren egoera ekonomikoaren berri emango dute udal gobernuko kideek, eta aparejadorearen auziarekin lotuta jasotako azken epaiak egoera ekonomiko horretan zein eragin izango duen azalduko dute.
Parte hartze prozesua dinamizatzeko ardura duen Nola enpresak landutako txostenak prest daude. Bertan, herritarrek hainbat arlotan egindako proposamenak jaso dituzte.
- Herritarrek egindako proposamenen inguruko txostena
- Parte hartze ordenantzarako oinarri propoposamena