Bi sari jaso ditu aurten Maialde jatetxeko Jesus Kalboetxeagak Elgetako VIII. pintxo lehiaketan. Emandako botoekin bezeroek Kalboetxeagari eman diote Publikoaren saria ere. Honi gehitu behar zaio azaroaren 15ean pintxo horrek jasotako epaimahai ofizialaren saria. Gogoratu behar dugu okelaz, patataz eta arrautzaz betetako krepa zuela aurten lehiaketan Jesus Kalboetxeagak.
Bezeroendako ere sariak
Antolatzaileek jakitera eman dutenez 87 pertsonek eman dute botoa pintxo onena aukeratzeko. Horien artean, Maialde jatetxean erabiltzeko 30 euroko erosketa txartela zozketatu du Udalak, eta saritua Arantza Gorritxategi izan da.
Pintxo bakoitzeko osagaiak asmatzea zen antolatzaileek bezeroei egindako beste proposamena. Taberna bakoitzak gehien gerturatu denaren izena aukeratu du edo gehien gerturatu direnen artean zozketa egin du. Saritan txakolin eta ardo ondu botila bana jasoko dituzte bezeroak dira:
. Iñaki tabernan, Arantza Larrañaga
. Bolatoki tabernan, Nahikari Zubillaga eta Uxue Gallastegi
. Maialde jatetxean, Iñaki Artola
. Patxi tabernan, Fernando Olaortua
. Haizea tabernan, Maialen Arantzeta