Ate irekiak egingo dituzte udal ludotekan gaur, eta hurrengo bi barikuetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2015ko abe. 4a, 12:15
Neska-mutikoak piñata bat egiten, iaz, ludotekan.

Zerbitzua ezagutzera emateko ekimena da, eta ekintza bereziak gertatu dituzte okasiorako. Hiru egun horietan sarrera librea izango dute Elgetako 11 urtera bitarteko neska-mutikoek, 17:00etatik 19:00etara.

Hurbildu eta ezagutu lelopean ate irekiak antolatu dituzte Elgetako udal ludotekan gaurko eta hilaren 11rako eta 18rako. Zerbitzuak ikasturtearen hasierarekin batera zabaldu zituen ateak, eta arduradunek egitarau berezia gertatu dute abendurako, tartean ate irekien jardunaldiak. Hala, Elgetako 11 urtera arteko neska-mutikoek sarrera librea izango dute abenduko hiru egun horietan.

Gaur, hilak 4, jolas librea eta eskulan tailerra egingo dituzte. Abenduaren 11rako mimika jolasak eta Gabonetako eskulan tailerra iragarri dituzte, eta abenduaren 18rako ginkana eta pelikula baten proiekzioa.

Udal ludoteka Torrealdean dago. Ate irekiak izango dira adierazitako egunetan, 17:00etatik 19:00etara.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak