Udal liburutegiak martxan du neska-mutikoendako marrazki lehiaketa

Larraitz Zeberio Lekuona 2015ko abe. 3a, 14:16
Iazko bi irabazleak saritutako marrazkiekin.

5 eta 16 urte bitartekoendako antolatua, parte-hartzaileek abenduaren 18ra arteko epea dute nork bere lana aurkezteko. Gaia da aurten: liburuetako nire pertsonaia gogokoena.

Hirugarren urtez jarraian neska-mutikoendako marrazki lehiaketa antolatu du Elgetako Udal Liburutegiak. Hiru multzotan sailkatuko dituzte parte-hartzaileak: 5-8 urte, 9-12 urte eta 13-16 urte. Gaia, aurten, liburuetako nire pertsonaia gogokoena da, eta lanak aurkezteko epea abenduaren 18an amaituko da.

Parte-hartzaile bakoitzeko marrazki bakarra onartuko dute, eta lan guztiekin erakusketa bat egingo du Udal Liburutegiak urtarrilean. Gainera, marrazki irabazleekin irakurpuntuak ateratuko ditu.

Sariei dagokienean bi kategoria gazteenetako irabazleek liburu sorta bana eskuratuko dute, eta gaztetxoen kategorian Ana Mari liburudendan 30 euroko erosketa egiteko txartela.

 Marrazki lehiaketaren oinarriak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak