Elgetako parrokian dagoen Santiago apostoluaren erretaula ezagutzeko bisita gidatua zapatuan

Larraitz Zeberio Lekuona 2015eko abenduaren 2a

Santiago apostoluaren erretaula, Elgetan.

Ezkutuko altxorrak programaren barruan, XVI. mendeko erretaula eta elizak dituen beste ezaugarri batzuk ezagutzeko aukera izango da, 12:00etan.

Debagoieneko Mankomunitateak antolatuta bisita gidatu berezia egingo dute zapatuan, abenduak 5, Elgetan. Parrokiak gordetzen dituen altxorrak ezagutzeko aukera izango da, tartean XVI. mendeko Santiago apostoluaren erretaula. Pieza berezia da eta Gipuzkoa mailan influentzia italiar handiena duen erretaula da.

Erretaularen gaineko xehetasunak ezagutzeaz gain, parrokia guztia bisitatzeko aukera izango dute parte hartzaileek, izan ere, gauza interesgarri asko ditu parrokiak : aldare nagusia, sakristiako obrak, koruan dagoen organoa... 

Izenematea zabalik

Parte hartzeko izena eman behar da aurrez. Argibideak eskatzeko zein izenematea egiteko: 943 79 64 63 / 943 71 89 11 / turismo@debagoiena.eus / info@ignaziotarlurraldea.com

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak