Azaroaren 26an eta 27an ustezko lapurrak indarrez sartu dira Domingo Iturbe kaleko bi etxebizitzatan, gutxienez. Ertzaintzatik jakitera eman dutenez indarrez sartu dira etxebizitza horietan inor ez zegoenean eta atea edo leihoa apurtuta.
Ertzaintzaren arabera etxebizitza jabeek ez dute, hasiera batean, baliozko ezer faltan bota. Hori bai, ustezko lapurrak etxe barruan ibili dira eta zenbat eremu hankaz gora utzi dituzte.
Ustezko iruzurgileak ate joka
Herrizaingo sailetik gogorarazi dute, bestalde, garrantzitsua dela etxe barrura ezezagunik sartzen ez uztea. Kontuz, beraz, ate joka datorren edozeinekin. "Ez laga etxean sartzen, eta ez eman ez dirurik ez datu pertsonalik", ohartarazi dute.