Alai abesbatza, Ikusi Makusi antzerki taldea, bingo saioa eta luntxa erretiratuen Kultura Astean

Larraitz Zeberio Lekuona 2015eko azaroaren 29a

Elgetako erretiratu taldea bingoa egiten.

Elgetako Xalbadorpe erretiratuen elkarteak antolatuta hainbat ekintza izango dira abenduaren 2tik 11ra bitartean Elgetan.

Bergarako Alai abesbatzak zabalduko du erretiratuen Kultura Astea. Espaloia kafe antzokian egingo dute emanaldia abenduaren 2an, eguaztena, 18:00etan.

Barikuan, abenduak 4, Oñatiko Ikusi Makusi taldeko kideen txanda izango da. Hospital o manicomio antzezlana egingo dute, 17:30ean, kafe antzokian.

Hurrengo asterako bingo saioa eta Gabonetako luntxa iragarri dute Xalbadorpe elkartetik. Bingoa abenduaren 9an egingo dute, 17:00etan, Ozkarbi elkartean. Eta Gabonetako luntxa abenduaren 11n, 18:00etan. Azken hori ere Ozkarbi elkartean.