Bertsoak eta argazki lehiaketa azken pintxo domeka girotzeko

Larraitz Zeberio Lekuona 2015ko aza. 27a, 08:40
Argazkia ateratzen aurreko argazki lehiaketa baterako.

Kameralariek lau gai eta 45 minutu izango dituzte irudi onenak aurkeztek.

Pintxo lehiaketako hirugarren eta azken domeka dute Elgetan. Honako honetan, Manex Agirre eta Xabier Igoa bertsolariek girotuko dute eguerdiko txikiteoa. Tabernaz taberna ariko dira bertsotan, 13:00etan hasita.   

Aurretik, argazki lehiaketa izango da jokoan. Udalak antolatu du eta herritar guztiei dago zabalik. Interesatuek 11:45etik aurrera plazan egongo den mahaian eman beharko dute izena, eta antolatzaileek 12:00etan jakinaraziko dute zeintzuk diren lehiaketarako aukeratu dituzten lau gaiak. Argazkilariek 45 minutuko epea izango dute gai bakoitzeko argazki bana aurkezteko. Argazki kamera digital bat jasoko du argazki sorta onena aurkezten duenak. Epaimahaiaren erabakia hurrengo astean zehar emango dute aditzera.

Pintxo lehiaketa amaitzear

Elgetako ostalariek lehiaketara aurkeztutako pintxoak eskaintzen jarraituko dute. Euro bateko prezioan nork bere pintxo onena eskainiko du. Bezeroei dagokie 2015eko Herritarren Saria erabakitzea. Horretarako, botoa eman behar dute, eta parte hartzeak saria izan dezake. Udalak datorren aste hasieran emango du Herritarren Sariaren eta tabernaz taberna egindako zozketen emaitzen berri.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak