Hogei bat lagun elkartu ziren atzo, eguaztena, Danon artian danon herrixa ekimeneko bigarren herri batzarrean. Aurreko asteko herri batzarrean Nola enpresako dinamizatzaileek herritarrek inkesta eta elkarrizketa bidez egindako proposamenak aurkeztu zituzten. Atzoko batzarrean proposamen horiek berrikusi eta definitu zuten zeintzuk izan daitezkeen garrantzitsuenak.
Atzokoan, bestalde, Udalak egitekoa duen parte hartze ordenantzaren oinarriak ere landu zituzten. "Udal gobernuak abenduaren 10ean egingo du prozesu honetatik ateratako ondorio nagusien jendaurreko aurkezpena", adierazi du Nola enpresako Agurtzane Loidik. "Udaletxeko osoko bilkuren aretoan izango da, 19:00etan".