Aladino eta kriseilu magikoa Elgetan izango dira zapatuan

Larraitz Zeberio Lekuona 2015ko aza. 26a, 10:08
Aladino kriseilu magikoarekin.

Tragaleguas antzerki taldeak Espaloia kafe antzokian egingo du emanaldia, gazteleraz, zapatuan 18:00etan. Sarrera da zazpi euro, aurrez erosita bost euro.

Aladino Txinako hiri batean bizi den gazte txiroa da. Azti bat elkartzen zaio leize batean dagoen kriseilu bat eskuratzeko asmotan. Aztia Aladino engainatzen saiatuko da baina Aladinok kriseilua eskuratu eta jabeari mesede egiten dion jeinu bati dei egiteko erabil daitekeela ulertzen du.

Jeinuari esker, Aladino aberastu eta printzesa batekin ezkonduko da, baina aztia itzuli egingo da eta kriseilu berreskuratzen saiatuko da.

Antzezlan musikala

Tragaleguas konpainiako lau aktorek taularatuko dute Mila gau eta bat gehiago ipuin sortan jasotako Aladinoren ipuina Elgetan. Musikak garrantzi handia du obra honetan, eta egileek lau urtetik gorako neska-mutikoendako gomendatzen dute.

Sarrerak salgai daude Espaloian zein Bergarako Pol Pol tabernan. Prezioa da zazpi euro, aurrez erosita bost euro.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak