Ekintza ezberdinak egin dituzte gaur Elgetan genero indarkeria ikusarazteko eta salatzeko. Herri Eskolako neska-mutikoek tratu onen horma egin dute etxetik hartutako argazkiekin. Ikastetxe atarian ipini dute ikusgai landutako materiala, eta guraso bat baino gehiago gerturatu da bertan jasotakoak ikustera eta irakurtzera. Horman, besteak beste ondorengo leloak irakur zitezkeen: Zaindu maite duzun hori, Ez bazaizu gustatzen zure lagunak sufritzen ikustea ez utzi, lagundu edo Ez baduzu nahi zirikatzea, ez zirikatu.
Zapata gorriak plazan
Udal arduradunek 16:30ean ipini dute ikusgai iragarrita zegoen arte instalazioa. Ordurako ikusgai zegoen udaletxeko balkoian puntu morea.
Herritarrek laga eta gorriz margotutako 40 bat zapata parekin egin dute instalazioa. Hala, genero indarkeriaren ondorioz mundu zabalean desagertzen diren emakumeak izan dituzte gogoan. Eguraldi txarra tarteko udaletxeko arkupean ipini dituzte zapata guztiak.
Eta 18.30ean, Udalak deiturako elkarretaratze isila egin dute udaletxeko atarian. 25 bat lagun elkartu dira.