Kantsatzeke mendi taldeak urteko batzarra egingo du bihar, martitzena. Kultura etxean elkartuko dira, eta gai zerrendan daude, besteak beste, zuzendaritza berria aukeratzea, diru kontuen berri ematea, etorkizuneko jardueren nolakotasunaz hausnarketa egitea eta 2016ko irteerak erabakitzea.
Bilera irekia izango dela jakinarazi dute, baina zehaztu dute aurten bazkide izan direnek soilik izango dutela botoa emateko eskubidea.