Elgetan Berbetan ekimenaren baitan sortutako lehenengo hiru mintzapraktika taldeak martxan dira dagoeneko. Bi talde eguazten arratsaldetan elkartuko dira –horietako bat argazkian–, eta hirugarrena eguenetan. Asteon elkartu dira lehen aldiz eta taldeen funtzionamendua adostu dute. Gogoratu ekimenak zabalik jarraitzen duela. Argibideetarako: berbetan@elgeta.net / 665 28 22 15
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.