Atzo, azaroak 16, Migel Altuna Institutuko Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioa zikloko lehenengo mailako ikasleek irteera egin zuten Elgetako bi enpresa bisitatzera: Elcoro Dekoletajeak eta Vicente Berrizbeitia S.L.
Elcoro Dekoletajeak enpresan biltegia eta dokumentazioa nola kudeatzen duten azaldu zieten. Ondoren, bulego teknikoak egiten duen lana ezagutu eta tailerra ikusteko aukera izan zuten. Tailerrean, dekoletaje makina mota desberdinak eta piezaren arabera erabiltzen dituzten fabrikazio prozesuak ikusi zituzten. Bisita hau amaitzeko, metrologia eta kalitate bulegoa ikusi zituzten.
Ondoren, Vicente Berrizbeitia enpresara joan ziren. Bertan, lan egiteko era azaldu zieten eta biltegia nola kudeatzen duten, tailerrean erabiltzen dituzten makinak eta piezak erakutsi zizkieten: laminazio bidezko hariztatzeko makina, tornu eta mekanizazio zentroak, piezei egiten dizkieten froga suntsikor eta ez suntsikorrak egiteko laborategia, etab.