Sariak banatzen jarraituko dute liburutegian, eta abendurako marrazki lehiaketa iragarri dute

Larraitz Zeberio Lekuona 2015ko aza. 13a, 12:44
Mireia Rubio, Irati Alkorta eta Garazi Ojanguren sari eskuan.

Lehiaketa 5-16 urte bitarteko neska-mutikoendako antolatu dute hirugarren urtez.

Liburutegiaren asteotako zozketa eta lehiaketa ezberdinetan Julene Etxaniz, Alazne Lozano, Irati Alkorta, eta Mireia Rubio izan dira sarituak. Ezetz Igarri! lehiaketako saria, berriz, Garazi Ojangurenek jaso du. Liburu elektronikoa irabazi du pistak jarraituta Pello Añorga eta Mariasun Landa idazleen izenak emateagatik.

Marrazki lehiaketa

Abendurako marrazki lehiaketa iragarri dute. 5-16 urte bitarteko neska-mutikoendako izango da, eta gaia da aurten: Nor da pertsonaia hau? Liburutegiak laster emango ditu ezagutzera marrazki lehiaketako arauak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak