Oihana Kortazarrek Sky Series zirkuitua irabazi du

Arantzazu Ezkibel Galdos 2015ko aza. 8a, 20:00

Montsenyko mendi maratoia irabazita, Oihana Kortazar elgetarrak estatu mailako Sky Series zirkuitua irabazi du. 45,5 kilometroko lasterketa izan da, eta Kortazar hasieratik izan da buruan. Datorren astean Patagonian jokatuko duen mendi maratoiarekin amaituko du denboraldia elgetarrak.

Estatu mailako Sky Series zirkuituko azken lasterketa irabazita –Montsenyko mendi maratoia–, zirkuitua eskuratu du Kortazarrek. Zirkuitua osatzen duten lasterketa guztiak irabazi ditu elgetarrak –bat izan ezik, ez zuen parte hartu–. Zirkuituko azken probara lider iritsi da Kortazar eta lider amaitu du.

2.800 metroko desnibela

45,5 kilometroko lasterketa izan da Katalunian jokatu dutena, eta 2.800 metroko desnibel positiboa izan du. Lasterketa bizkorra izan da, korrika asko egitekoa.

Gaurko egunez, Behobia lasterketa egin izan du Kortazarrek –2012an irabazi egin zuen–, baina gaurkoan Montsenyko proba egitea nahiago izan du.

Patagonian amaituko du denboraldia

Datorren zapatuan amaituko du denboraldia Kortazarrek: Argentinan, Patagonian jokatuko duen mendi maratoiarekin. Ondoren, Aconcagua igotzeko asmoa dauka.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak