Udalak eta Topaguneak eguaztenean egin zuten egitasmoaren jendaurreko aurkezpena Elgetako udaletxean. Mintzapraktika taldeak zer diren eta nola funtzionatzen duten azaldu zuten, eta jakinarazi zuten Elgetako dinamizatzailea martitzenetik aurrera hasiko dela taldeak antolatzen.
Izen-emate orriak udaletxean daude eskuragarri. Bertan, besteak beste, ordutegi aukeren eta norberaren zaletasunen inguruan galdetzen dute. Irizpide horiek jarraituko ditu dinamizatzaileak taldeak osatzerakoan.
Gogoratu ekimenaren helburua dela euskaraz berba egiteko guneak sortzea, bertan euskaraz hitz egiteko ohitura dutenak eta ez dutenak elkartuz. Argibide gehiago behar izanez gero jo udaletxera edo berbetan@elgeta.net.