Urteroko hitzordua da Elgetan, eta aurten ere ikasleak ez ezik guraso talde polita elkartu da danbolinaren inguruan. Paperarekin egindako konoak prest etorri ziren ikasleak, baina hasteko eta behin musika emanaldi txiki bat egin zuten. Txirula jo zuten seigarren mailako neska-mutikoek, eta borobilean ipinita bi kantu abestu zituzten denek batera.
Amaitutakoan laster ipini ziren guztiak ilaran, eta txandaka gaztaina erreak jaso zituzten. Aurten ere, Enrike Perez-ek erre ditu gaztainak. Eskola aurrean aritu da danbolinarekin lanean.
Giro epela
Ez da aurtengo gaztaina erre janean hotzik sumatu. Hego-haizearekin eta manga motzean jan dituzte gaztainak neska-mutikoek. Bestelakoak ziren gauzak aurreko ikasturtean.