Azaroarekin batera badator gaztaina erre jana. Urtero egiten dute Elgetan bai eskolak bai Xalbadorpe erretiratuen elkarteak.
Gaur, azaroak 6, Herri Eskolako neska-mutikoak 15:00etan elkartuko dira frontoi zaharrean. Maala Guraso elkartearen eskutik jango dituzte gaztaina erre goxoak. Danbolinean erreko dituzte gurasoek, eta umeek kantuan egin ostean banatu egingo dituzte ikasleen, irakasleen eta gurasoen artean.
Elgetako erretiratuek 18:00etarako egin dute hitzordua Ozkarbi elkartean. Gaztaina egosiak jango dituzte aurten ere. Mahaiaren bueltan elkartu eta arratsalde pasa egingo dute lagunartean. Elkarteko bazkide guztiak daude bertara gonbidatuta.