Autodefentsa feminista tailerra egingo dute Elgetan azaroaren 20an eta 21ean

Larraitz Zeberio Lekuona 2015ko aza. 5a, 14:00
Orain bi urte autodefentsa feminista tailerrean parte hartu zuen elgetako emakume taldea.

Tailerra emakumeendako da. Interesatuek udaletxean eman behar dute izena azaroaren 13erako.

Bideberri mankomunitateko Gizarte Zerbitzuak antolatuta, Emagin elkarteko kideek gidatuko dute Herri Eskolako psikomotrizitate gelan egingo den zortzi orduko tailerra. Launa orduko bi saio izango dira; bata, azaroaren 20an, barikua 17:30etik 20:30era, eta bestea azaroaren 21ean, zapatua, 09:00etatik 14:00etara.

Tailerraren helburuak dira emakumeek partekatzea indarkeriarekiko dituzten bizipenak, elkar entzutea eta beldur eta emozio ezberdinei buruz lasai hitz egiteko espazioa eskaintzea. Gainera, landuko dituzte indarkeria egoerak eta eraso ezberdinen identifikazioa, eta erasoei aurre egiteko estrategiak.

Elgetako Gizarte Zerbitzuak Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren baitan antolatu du tailerra, eta parte hartzera animatzen ditu Elgetako emakumeak.

Izen-ematea zabalik

Interesatuek udaletxean (943 76 80 22) edo gizarte@elgeta.net helbide elektronikoan eman behar dute izena hilaren 13rako. Ekintza doan da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak