Kantuan egitea dute gustuko eta zapatuan aukera polita izan zuten Elgoibarko Kantu Egunean. Bertan izan zen argazkian ikusten duzuen elgetar taldea. "Primeran ibili gara: euskal kantak, giro jatorra, lagun onak, bazkari ederra, eguraldi zoragarria...", adierazi dute.
Elgeta kantuan, azaroaren 22an
Eta bide batez jakinarazi dute laster izango dela Elgetan antzerako ekimena. Izan ere, azaroaren 22rako deitu dute Elgeta Kantuan ekimeneko hurrengo hitzordua. Bihar, martitzena, hasiko dira kantuak prestatzen. Entsegu irekia deitu dute 21:00etarako, kultura etxeko musika gelan. "Animatu eta etorri euskal kantak ikasi eta abestera!", esan dute.