Hondarribiko arraunlariak eta Jon Sarasketa izango dira, bihar, protagonistak Elgetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2015ko urr. 30a, 18:00
Hondarribiko kuadrila Elgetako jarraitzaileekin, frontoian.

Urteroko harrera jasoko du, bihar, Hondarribiko koadrilak. Eta herritar talde baten ekimenez omenaldia egingo diote Jon Sarasketa herrikideari.

Hondarribia arraun elkarteko kideak 11:30 aldera iritsiko dira, bihar, zapatua, Elgetara. Udaletxean egingo diete harrera Iraitz Lazkano alkateak eta Elgetako jarraitzaile taldeak. Pilota saioa, bazkaria eta mus txapelketa etorriko dira gero.

Omenaldia Jon Sarasketari

Jon Sarasketa elgetarrak ere herritarren omenaldia jasoko du. Arraunlarien harrera ekitaldia amaitutakoan izango da, herriko plazan. Lagunek hainbat sorpresa prestatu dizkiote Sarasketari. Aurreratu dute musikaz beteriko omenaldia izango dela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak