Mundu mailako mentalistarik ospetsuenen artean dago Astyaro, eta hipnosian aditua da. Bere dohainei esker, parte hartzera animatzen diren boluntarioak trantze sakon batean murgiltzea lortzen du; modu horretan, hipnotizatutako pertsona horiek imajinatzen duten hori ikusi eta sentitu egin dezakete.
Laburbilduz, "jendearen ametsak egi bihurtzeko modu bat" omen da Elgetan ikusgai izango den hipnosi espektakulua.
Jorge Astyaroren biharko ikuskizun horretan misterioa eta tentsioa izango dira nagusi, baina umore ukitua ere ez da falta izango emanaldian.
Sarrerak salgai
Espaloia kafe antzokian bertan edota www.entradium.com webgunean eros daitezke bihar gaueko ikuskizunerako sarrerak, bakoitza zortzi euroren truke.