Liburutegiaren Egunaren atarian umeendako ipuin kontaketa saio bereziak, Elgetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2015ko urr. 23a, 09:00
Erabiltzaileak, eguaztenean, Elgetako liburutegian.

Opariak ere zozkatuko dituzte egunotan; gaur ipuin kontalari saioan eta astelehenean hilean zehar liburu mailegua egin duten erabiltzaileen artean.

Zapatuan, urriak 24, Liburutegien Nazioarteko Eguna da, eta Elgetako liburutegiak ere martxan ditu hainbat ekimen. Astelehenean, esaterako, opariak zozkatuko dituzte urrian zehar liburu mailegua egin duten erabiltzaileen artean. 18:00etan izango da zozketa.

Gaur, barikua, hiru urtetik gorako neska-mutikoendako ipuin kontalari saio berezia egingo dute. Liburutegiarekin eta liburuekin zer ikusia duten ipuinak kontatuko dituzte, eta bi liburu zozkatuko dituzte parte-hartzaileen artean. Saioa 17:25ean hasiko da eta 18:15ean amaituko da.

Ipuinak biraka tailerra

Hilaren 30ean ere ipuin saio berezia izango dute umeek. Alabazan taldeak Ipuinak biraka saioa egingo du. Dadoak izango dira protagonista, eta haiek kontatuko dituzte ipuinak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak