Hamahiru bikotek eman dute izena herri mailako pilota txapelketarako: 40 urtetik gorakoetan jokatzeko lau bikotek eta 40 urtetik beherakoetan jokatzeko bederatzi bikotek.
Arduradunek gertu dute egutegi proposamena, eta lehenengo norgehiagokak hilaren 23an jokatuko dira. Ohiturari jarraituz Urtezahar Egunean jokatuko diren finalak salbu, gainerako norgehiagoka guztiak 18 tantora izango dira. Gainerakoan, ez da aldaketarik txapelketaren funtzionamenduan. Epaile lanak txapelketan izena eman dute bikoteek egingo dituzte, txandaka.
Txapelketako bikoteak
Bikoteei dagokienean 40 urtetik gorakoetan lehiatuko dira:
. Iñaki Ugarteburu / Koldo Goenaga
. Alberto Telleria / Angel Ibarluzea
. Mikel Elkoro / Jose Mari Zubiaurre
. Iban Retolaza / Diego Cantabrana
40 urtetik beherakoen txapelketan, berriz:
. Ibon Untzetabarrenetxea / Mikel Beretxinaga (A taldea)
. Mikel Ormaetxea / Koldo Erostarbe (A taldea)
. Josu Mañarikua / Beñat Arabaolaza (A taldea)
. Asier Untzetabarrenetxea / Iker Zabaleta (A taldea)
. Oxel Erostarbe / Gorka Arizmendiarrieta (A taldea)
. Oskar Sarasua / Andoni Elortza (B taldea)
. Haritz Gallastegi / Oskar Askasibar (B taldea)
. Enaitz Ezpeleta / Jon Irazabal (B taldea)
. Etor Garate / Eneko Maguregi (B taldea)