Elgetako zortzi erretiratu izango dira, zapatuan, Pasai Donibaneko Nagusien Martxan

Larraitz Zeberio Lekuona 2015ko urr. 15a, 09:35
Elgetako erretiratuak, iaz, Oñatin egindako ibilbide neurtua amaitzen.

Elkartetik, bestalde, irteera antolatu dute Gernikako azokara. Interesatuek domekan eman behar dute izena Ozkarbi elkartean.

Urtero elkartzen dira Gipuzkoa osoko erretiratuak ibilaldi neurtuan, eta aurtengoa zapatuan egingo dute Pasai Donibanen Donibaneko aiton-amonen aterpeak antolatuta. Bertan izango dira Elgetako zortzi ordezkari. Lau laguneko bi taldetan banatuta bederatzi kilometro inguruko ibilbidea egingo dute, Pasai Donibanetik abiatu eta Pasai San Pedron amaitzeko. 

Antolatzaileek Gipuzkoa osoko 600 bat erretiratu elkartzea aurreikusten dute. Ibilaldia amaitutakoan Trintxerpeko Ziriza etxean egingo dute bazkaria. Ondoren, sari banaketa eta dantzaldia egingo dituzte.

Irteera Gernikako azokara

Xalbadorpe elkartean, bestetik, Gernikako azokara urtero egiten duten irteera prestatzen ari dira. Urriaren 26an izango da aurten, eta interesatuek domekan, hilak 18, eman behar dute izena Ozkarbin, 11:00etatik 12:00etara. Prezioa da 30 euro.

Xalbadorpetik jakinarazi dute bazkaria Gatikako Lur jatetxean egingo dutela.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak