Erabiltzen ez diren espazio publikoen gaineko hausnarketa egingo dute, Elgetan, herritarrekin

Larraitz Zeberio Lekuona 2015ko urr. 14a, 18:00
Elgeta Sabaldor ermitatik ikusita.

Udalak 'Ateak irekiz' ekimena deitu du hilaren 20rako; herritarren parte hartzea eskatu du.

 

"Erabilerarik ez duten espazio publikoak bisitatzea da asmoa", aurreratu dute udal arduradunek eta kultura etxea, buztin gela... aipatu dituzte adibide gisa. Ekimenak Ateak irekiz du izena eta martitzenerako, hilak 20, deitu du Udalak. Taldea 19:00etan abiatuko da plazatik. Helburua da herritarrekin batera espazio horiek zein egoeratan daude ikustea. Zein materiala dagoen, materiala horrek zein erabilgarritasun duen... Azken finean hausnartzea gaur egun erabiltzen ez diren espazio publiko horien inguruan. "Herritarrekin gauzagarriak diren eta auzolanaren bidez egin daitezkeen proiektuak bilatuko ditugu", esan dute udaletxetik. "Herrian identifikatutako beharrak espaziook egokituz betetzen saiatuko gara", gaineratu dute. 

Proposamenen kutxa 

Herritarren proposamenak jasotzeko beste bide bat ere zabaldu du Udalak. Herri lanetarako proposamenen kutxa ipini dute udaletxean. Kutxa bat da non herritarrek hobetu beharreko espazioen inguruko proposamenak egin ditzaketen. Hala, Udalak honako deia egiten die herritarrei: ikusten badute egoera arriskutsuan dagoen edozein espazio edo aldatu beharrean dagoen edozein gauza eskaera kutxa horretara bideratzeko. "Edozein hobekuntza, ideia... bururatuz gero kutxa horretara bideratu", azaltzen dute. "Astean behin kutxa begiratzeko konpromisoa hartzen dugu", gaineratu dute. Proposamenen kutxa danonartian@elgeta.net helbide elektronikoaren funtzioa osatzera dator. Helbide elektronikoak erabilgarri jarraitzen du.  

Eta 2016ko aurrekontura begira, Udalak eginda dauka herritarren proposamenak jasotzeko deialdia. "Ideiarik izanez gero edo zerbait proposatu nahi izanez gero, jarri gurekin harremanetan", adierazi dute.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak