Aitzol Jimenez: "Eguneroko lanak eta entrenamenduek bere fruitua eman dute"

Larraitz Zeberio Lekuona 2015ko urr. 14a, 11:59
Aitzol Jimenez podiumeko gorenean. (Argazkia: Miren Ibarbia)

Asteburuan Salas de los Infantes-en (Burgos) jokatu den trail lasterketan bere kategoriako onena izan da Jimenez. Hiru etapako onena izan da elgetarra, senior mailan.

Pozik itzuli da Aitzol Jimenez elgetarra Salas de los Infantes herritik. Hiru etapa izan ditu aurten lehen aldiz jokatu den Tierra de Dinosaurios trail lasterketak. Etapa bat eguneko, eta guztira 60 kilometro.

Elgetarra azkarrena izan da bere kategorian. "Esperientzia oso polita baina oso gogorra izan da", adierazi du. "Erritmoa oso azkarra izan da. Dena dela, eguneroko lanak eta entrenamenduek bere fruitua eman dute. Nire kategoriako lehenengo postua lortu dut, eta sailkapen orokorreko laugarrena izan naiz".

Jimenezek dio sentsazio onak izan zituela lehenengo unetik. "Gogor sentitzen nintzen eta gorputzak ondo erantzun du. Konpetentzia oso handia izan da lehenengo egunetik, baina argi neukan nire lekuan mantendu behar nuela, eta ahal nuen guztia egingo nuela".

Jimenezek ez zuen bere mailako lehen postuan amaitzea espero. "Ikusita mendi lasterketetan nolako maila egoten den, ez nuen espero, baina horrela izan da. Eskerrak eman nahi dizkiot nire neska-lagunari, Miren Ibarbiari eta baita ere Igor Fernandez Gamazori, Santi Santamariari eta Jose Luis Romanelliri".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak