Faemino eta Cansado bikotearen ostean Xabier Deltell umorista ezaguna izango da Espaloia kafe antzokian. Las canciones que me rayaron izeneko umorezko bakarrizketa egingo du hilaren 16an, barikua, 22:30ean. Sarrerak salgai daude antzokian zein www.entradium.com atarian. Prezioa da 12 euro, aurrez erosita 10 euro.
Umorezko bi antzezlan
Eta aste bukaera berean Purgatorio eta Colon...izando antzezlan komikoak ikusteko aukera izango da Elgetan. Purgatorio antzezlanean bi lagunen arteko abenturak kontatzen dituzte. Zapatuan, hilak 17, egingo dute emanaldia, 22:30ean. Prezioa da 12 euro, aurrez erosita 10 euro.
Colon...izando antzezlanean Cristobal Colon dibertigarriena ezagutuko dugu. Emanaldia hilaren 18an izango da, 19:00etan. Emanaldiaren aurretik, gainera, Eibarko bi neska gaztek egingo dute kantuan, Nuriak eta Sofiak. Sarrerak salgai daude. Prezioa da 10 euro, aurrez erosita 8 euro.