Lehiaketak, ipuin kontalari saioak eta opari zozketak Liburutegiaren Egunaren bueltan

Larraitz Zeberio Lekuona 2015ko urr. 7a, 11:49
Alabazan taldeko Pedro —goian eskuman— ipuin saioa egiten izango da Elgetan hilaren 30ean.

Urrirako hainbat ekintza iragarri dituzte Elgetako liburutegitik, tartean dagoeneko martxan den Ezetz igarri! lehiaketa.

Badator Liburutegien Nazioarteko Eguna —urriak 24—, eta Elgetan lehiaketak, zozketak eta ipuin kontalari saio bereziak prestatu dituzte.

Urri hasieratik martxan da Ezetz igarri! lehiaketa. Elgetako liburutegiko 12 urtetik gorako bazkideei zuzendua, bi idazleren izenak asmatu behar dira aurten.  Liburutegiko arduradunak pistak ematen joango dira astelehenero eta erantzun zuzena ematen duten erabiltzaileen artean liburu elektroniko bat zozketatuko dute. Astelehenean eman zuten lehenengo pista sorta, eta hurrengoak hilaren 12an, 19an eta 26an emango dituzte. Parte hartzaileek urriaren 31ra arteko epea dute erantzunak bidaltzeko.  Liburutegian bertan eman daitezke erantzunak edo liburutegira bidalitako Telegram pribatu bidez. Sari banaketa azaroaren 6an egingo dute.

Ipuinak eta zozketak

Urrian, bestalde, bi ipuin kontalari saioa izango dira. Lehenengoa herriko boluntario taldeko kide batek egingo du hilaren 23an. 17:20ean hasiko da eta hiru urtetik gorako neska-mutikoendako izango da. Bigarren saioa Alabazan taldeko Pedro Ruizek egingo du hilaren 30ean. Ipuin biraka du izena kontaketa saioak eta 17:30etik 19:00etara izango da sei urtetik gorakoendako.

Bestalde, urrian zehar maileguren bat egiten duten erabiltzaileen artean liburu zozketa egingo dute liburutegian.

Liburuzain berria 

Astelehenetik eta Geaxi Ezpeleta itzuli bitartean Lierni Urbistondok artatuko ditu erabiltzaileak liburutegian. Nerea Villak ludotekako hezitzaile jardungo du aurrerantzean, eta gaztelekuko hezitzaile lanak Kepa De Vegak egingo ditu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak